XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1873ko urriaren 6ko dekretu gehigarri batek, zeina Errepublikako Gobernu-Presidente Emilio Castelar-ek eta Estatuko Ministro, José de Carvajal-ek izenpetu baitzuten, bi pentsio gehitzen zituen merituzko plaza banarentzat, arkitektura eta sakongrabatuko alorretan.

Erakundea, beraz, jaiotzen da, Isabel II.a tronutik bota ondoren eta Amadeo de Saboya-k abdikatu ondoren, afan berrizaleen eta Arte Ederrentzako interesaren beste fruitu bat bezala, esperientzia errepublikano iheskorrak eta, batik bat, Emilio Castelar-ek bultzaturik.

Gogora dezagun, berau izan zela (Federico Sopeña-k azpimarratu zuenez) 1873ko urte horretan bertan, San Fernando-ko akademian musikako saila inposatu zuena.

Ez dago hemen xehe-xehe korritzerik Akademiak, jaio zenetik gure egunetara arte, egin duen bidea.

Adierazi besterik ez ditugu egingo, horrek egin zuen ibilguaren azpegi batzuk.

Bere existentzia garaien aldaketara moldatu beharra zeukan, eta moldatu-behar hori hainbat erregelamendutan mamitu zen, zeintzu etorri baitziren elkarren segidan, aurten bizi garen urte honetan zirriborrotzen ari den azkeneko honetaraino.

Gaiaren jakin-minak zirikaturik daudenek jakin behar dute, erregelamenduak urte hauetan aldarrikatu zirela: 1873, 1877, 1894, 1913, 1927, 1930, 1932, 1947, 1954, 1964, 1973, 1984...etan.

Margarita Bru Romo-ren (1971) eta Esteban Casado Alcalde-ren (1987) doktortzako tesi ederretan aurkitu ahal izango da informazio zabala eta bibliografia gai honi buruz.

Erromako Academia Española de Bellas Artes-i egundoko zortea otu zitzaion, berandu baino lehen izan baitzuen eraikin zoragarri bat, Obra Pia de Santiago y Monserrat-en babesean eraiki zena, eta bere patiorik nobleenean, estua bazen ere, Errenazimenduko arkitekturazko joia ospetsuenetako bat aterbetzen zuen:

San Pietro in Montorio Bramante-k diseinatutako tenplete eder-aparta, berau zerako lekutan eraikia baitzegoen, non tradizio piadoso baten arabera, San Pedro buruz behera gurutziltzatu zuten tokian;

Errege Katolikoek ordaindu zuten.

Esteban Casado-k 1876ko dokumentu garrantzitsu bat ezagutarazi zuen, zeinak begiztatzen baitu Italiako gobernuak eta Espainiako Koroak elkarren artean egindako tratatu bat, posible egiten zuena oin berriko eraikin bat Akademiarentzat jasotzea, gure herrialdeak elizaren eta tempiettoren gain egikaritutako patronatoa aitortu ondoren.

Menores Observantes reformadosen komentua ezabatua izan zen, Erromako beste instituzio erlijioso batzuekin batera, 1873ko legea zela bide, eta horrek bide ematen zuen, Italiaren partetik multzo haren gain zeuzkan eskubideei uko egin gabe, eta Espainiaren partetik, aipatu patronatoari uko egin gabe, leku hura laga zedin, bertan Akademia jasotzeko.

Gauza kuriosoa baino ez da, gogoratzea, ordutik gaurko egunetaraino, etengabeak izango zirela gatazkak frantziskotarrekin; ba izan ere, horiek aldameneko eraikuntza bat okupatzen dute orain, bien arteko mugatzat Bramante-ren joia aurkitzen deneko patioa dutela.

1878 eta 1881 bitartean jaso zen eraikina, toki pribilegiatu batean, Erromako muinoetako baten gainean: Gianicolo zuen izena, malkargune eta jardinekin, hiriaren aldera ikusmira zoragarriak zituela.

Piska bat bakartia baina sormen-lan sosegatua egiteko ideala zen toki hartan, bizigelak eta estudio desberdinak eraiki ziren, pintore, eskultore, arkitekto, grabadore eta musikalarientzat.

Kontuan izan behar da, hamarkada batzuk lehenago erreforma handiak egin zirela bertan; beste txikiago eta puntualago batzuk berriki egindakoak dira.

Quirinal-en, Espainiako Enbajadaren ondoan, Espainiako Akademiaren egoitza, nobleenetako bat da bere jeneroan, Erroman dauden guztien artean.

Beren lana egiteko pentsiodunek daukaten tokia, ekitaldi-aretoak, erakustokiak, bileratokiak, liburutegia, etab.ek, oro har ederki batean betetzen dute beren egitekoa.